Euskadi Irratia
"Urrezko Diskoa"
Beach Boys-en estudioko lanik biribilena da Pet Sounds diskoa
O.K.
Euskadi Irratia
Entzunaldi bakoitzarekin gustagarriago bilakatzen da Beach Boys-en klasiko hau.
Beatles taldearen ''Rubber Soul'' diskoko molde zaindu eta berritzaileetan inspiratutako lana da. Baina era berean, Beach Boys-en grabazio hau eredutzat hartuko zuten Beatles taldekoek ''Seargent Pepper'' disko mitikoa lantzerakoan.
Brian Wilson, Beach Boys taldeko liderra depresio batetik sendatzen ari zen 1965garren urtean. Bat batean beraz, ordu luzeak zeuzkan egonean egoteko eta pentsatzeko. Beste hitz batzuetan esanda, nahi adina denbora zeukan musika proiektu berri bati heltzeko. Horrela, proiektu berria buruan bueltaka zebilkiola, Brian Wilsonen eskuetara iritsi zen Beatles taldearen ''Rubber Soul'' diskoa. Aho zabalik entzun zituen diskoko kanta inspìratuak eta musika molde berritzaileak. Harri eta zur, inpresio positiboan murgildutan, ildo beretik jotzea erabaki zuen.
1966ko urtarrila eta otsaila Tony Asher letragilearekin elkarlanean igaro zituen 23 urteko Brian Wilson konpositore gazteak . Estudioko musikariak kontratatzerakoan berriz, ohiko gitarrista eta teklista taldea aberastuko zuten musikarien bila jo zuen: saxofoiak, txirulak, klabezina eta tronpak joko zituzten instrumentistak nahi zituen. Eta musika tresna hoiekin jolasean egiteko, baita Coca-Cola boteilen soinuak edota bizikleten txirrinak ere.
Beach Boys taldeko lagunak Japonian eta Hawain barrena emandako kontzertu biratik itzuli zirenerako dena prest zegoen. Emaitza, ''Pet Sounds'' diskoa izan zen.
Diskoa argitaratu zenean Estatu Batuetan barrena zebiltzan Beatles taldekoak, eta haientzat erreferentzia puntu bilakatuko zen Beach Boys-en lan hau. Paul McCartneyk esana da, inork ezin duela bere ''musika-heziketa biribiltzat jo Pet Sounds diskoa entzun gabe … disko klasiko bat da, hobetu ezina ikuspegi askotatik''. Beatles taldearen ekoizleak ere, George Martin-ek gorazarrezko hitzak izan ditu Beach Boys-en lan honi buruz: ''Pet Sounds gabe, Sgt. Pepper ez zen possible izango … Pepper ahalegin bat izan zen Pet Sounds-en mailan jartzeko.
1. Wouldn''t It Be Nice (Digitally Remastered 96) 2:25
2. You Still Believe In Me (Digitally Remastered 96) 2:35
3. That''s Not Me (1996 Digital Remaster) 2:30
4. Don''t Talk (Put Your Head On My Shoulder) (1996 Digital Remaster) 2:54
5. I''m Waiting For The Day (Digitally Remastered 96) 3:06
6. Let''s Go Away For Awhile (Digitally Remastered 96) 2:21
7. Sloop John B (1996 Digital Remaster) 3:00
8. God Only Knows (1996 Digital Remaster) 2:53
9. I Know There''s An Answer (Digitally Remastered 96) 3:11
10. Here Today (Digitally Remastered 96) 2:55
11. I Just Wasn''t Made For These Times (Digitally Remastered 96) 3:15
12. Pet Sounds (Digitally Remastered 96) 2:23
13. Caroline, No (1996 Digital Remaster) 2:53
14. Hang On To Your Ego 3:03
15. Wouldn''t It Be Nice (The Stereo Mix) (2000 Digital Remaster) 2:33
16. You Still Believe In Me (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 2:36
17. That''s Not Me (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 2:31
18. Don''t Talk (Put Your Head On My Shoulder) (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 2:58
19. I''m Waiting For The Day (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 3:06
20. Let''s Go Away For Awhile (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 2:24
21. Sloop John B (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 2:59
22. God Only Knows (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 2:54
23. I Know There''s An Answer (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 3:18
24. Here Today (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 3:07
25. I Just Wasn''t Made For These Times (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 3:21
26. Pet Sounds (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster) 2:37
27. Caroline, No (The Stereo Mix) (1996 Digital Remaster)