Euskadi Irratia
"Urrezko Diskoa"
The Bothy Band, soinu zeltiar berrituaren sortzaileak
O.K.
Euskadi Irratia
Sei musikari bikainez osatutako talde honek, soinu zeltiar berrituaren ezaugarriak finkatu zituen 70eko hamarkadaren erdi aldera.
Gaurkotasunik galdu gabe jarraitzen du ''Old Hag You Have Killed Me'' folk-disko klasikoan egin zuten musika sutsu, alai eta jostalariak.
The Bothy Band taldeak 3 urteko bizitza motza izan zuen. Epe labur horretako musika-ekarpen oparoak ordea, berebiziko garrantzia du musika zeltiarraren historian. Estreineko saioa Dublingo Trinity College ospetsuan eskaini zuten, 1975garren urtean. Orduan bezalaxe gerora ere, Irlandako herri-musikak osatuko zuen taldearen errepertorioaren zatirik handiena.
Grabazio lanei dagokienez, estudioko hiru disko utzi zizkiguten: ''The Bothy Band'', ''Old Hag You Have Killed Me'', eta ''Out of the Wind Into the Sun''. Beste biak berriz, zuzeneko kontzertuetako bildumak dira. ''After Hours'' diskoa, Parisko Palace des Arts aretoan grabatu zuten. Eta ''Live in Concert'' diskoak, Londresko Pares Theater eta Kilburn National Theater antzokietako emanaldien materiala jasotzen du. Bost grabazio lan hauetan nabarmena da partaideen birtuosismo maila eta musika egiteko gogo sutsua.
''The Bothy Band'' diskoak garrantzi berezia du, musika zeltiar berrituaren ezaugarri nagusiak finkatuko zituen lana den heinean. Adituek diotenez,disko horretan definitu zen garai postindustrialeko musika zeltiarra. Baina taldearen grabazio lanik biribilena ''Old Hag You Have Killed Me'' diskoa da eta honako hauexek ditugu hango piezak eta kantak:
1. Music in the Glen 3:21
2. Fionnghuala 1:27
3. Farewell to Erin 3:21
4. The Ballintore Fancy 3:34
5. The Maid of Coolmore 5:37
6. Michael Gorman''s 4:13
7. Sixteen Come Next Sunday 2:58
8. Old Hag You Have Killed Me 4:15
9. Calum Sgaire 3:28
10. Rosie Finn''s Favourite 3:44
11. Summer will come 3:29
12. The Laurel Tree 3:17