Euskadi Irratia
"Arratsean"
Edizio polita nahi nuen idazleaz
Arratsekoak
Euskadi Irratia
'Madarikatuak nire obra hartu eta liburu itsusiak egiten eta egingo dituzten guziak'
Orduoro idazten zuen, egunero. Argitaratu zezakeena baino dezentez gehiago idazten zuen. Poesia, gainera. Gaur egun zaila bada, atera kontuak ze izango zen joan den mendearen hasieran. Eta hori nahikoa ez-eta, edizioak izugarri kezkatzen zuen. Esana utzi zuen: ''Madarikatuak nire obra hartu eta liburu itsusiak egiten eta egingo dituzten guziak''.
Juan Ramon Jimenez zen bera. Albistea da, hark 1909. urtean idatzitako liburu bat argitaratu dutela, ''Arte menor'', liburu politean espero. Puerto Ricon zeuden poemak, lagun baten bitartez haruntza bidali zituelako.