Euskadi Irratia
"Euskadi Irratia"
'Mezularia' saioa San Telmo museoaren irekieran egon da
X.U.
Euskadi Irratia
4 urte eta gero ireki berri duten museoan izan da Jaime Otamendi eta bere talde osoa.
2007an hasi ziren lanak. Enrike Sobejano eta Fuensanta Nieto arkitektoen lana izan da eta inbertsioa 25 milio euro ingurukoa.
Erakusketa iraunkorra oraindik ezingo da ikusi, beste hamabost bat egun beharko dituzte dena prest izateko. Eta Museoa erabat ikusgai Aste Santu ondorenean. Museografiaz arduratu zen enpresak porrot egin zuelako atzerapenak izan dituzte enpresa berri bat aurkitu behar etab....horregatik dena batera erakusteko zailtasun hauek. Sarrera ordaindu egin beharko da orain arte ez bezala. 5 euro balioko du, ikasle eta 65 urtetik gorakoentzat 3 euro eta 18 urtetik beherakoentzat doan. Asteartetik igandera izango da zabalik goizeko 10 etatik ilunabarreko 8 ak arte.