Euskadi Irratia
Kopagoari buruzko eztabaida
Orain arteko doako osasun sistema kolokan da
J.V.M/E.I
Euskadi Irratia
"Faktoria"n osasun zerbitzu publikoen ordainketa partekatua izan dute hizpide. Entzun solasaldia atxikituriko audioan!
Orain arte doako osasun sistema unibertsala izan dugu, baina horrela izaten jarraituko ote du, etorkizunean ?
Gero eta ozenago entzuten dira Kopagoaren aldekoen eta kontrakoen iritziak. Gero eta gobernu gehiagok diote osasun publikoak ezin duela bere gain hartu osasun zerbitzu ororen ordainketa, eta beraz, ordainketak partekatua behar duela izan, alegia, osasun zerbitzuen erabiltzaileek ere ordaindu egin behar dutela. Protesta bat baino gehiago eragin du jarrera horrek, eta eztabaida mahai gainean dago, baita gure artean ere.
Joxe Ramon Aranbarri sendagile ikuskatzailea, Mati Iturralde, familia medikua eta Joxe Mari Agirresarobe, Gipuzkoako Jubilatuen Elkarteko kidea, izan ditugu goizeko "Faktoria"n. Eta horrela mintzatu dira:
Entzun atxikituriko audioan!