Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Arratsean"

Bibolina jo gabe egoteko modua

Arratsekoak

Euskadi Irratia

'Idaztea bibolina jo gabe egoteko modu duina da'. Bi aldiz irakurri behar izan dugu: idaztea, bibolina jo gabe egoteko modu duina da.

Eta jakina, hori esan duena ipuin liburua argitaratu duen bibolinjolea dela jabetutakoan ulertu dugu bere osotasunean. Isabel Mellado du izena. Bibolina ikasteko beka batek Berlina eraman zuen. Bi urtetarako. 20 urte Joan zaizkio han, eta jaioterrira, Granadara itzulitakoan, idazteko grina piztu.
''Idazteko ere ezinbesteko dira'', dio Isabelek, ''melodía, erritmoa, polifonía.. isiltasuna''. Azken hau, liburuaren izenburuaren zati: ''Isiltasuna jaten zuen zakurra''.
Arratsean, bibolina jo gabe egoteko irrati tarte duina, bederatziak arte, Euskadi Irratian