Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Arratsean"

Non gaude? da galdera

Arratsekoak

Euskadi Irratia

Eta horretxen erantzuna zehatz-mehatz eman dezakeen irrati tarte batean gaude: 'Arratsean', bederatziak arte, Euskadi Irratian.

Bi robot, Lingodroidak, Australiako unibertsitate batean. Hizketan. Hizketan erakutsi dietelako. Batetik bestera joaten dira, sonarra, kamara, laserra, mikrofonoa eta bozgorailuak soinean dituztela. Eta geratutakoan “non gaude?” galdetzen dute. Kokapen tresneria guztiari esker gai dira erantzuteko ere. Non dauden erantzuteko, eta arduradunak, poz pozik daude, tokiak, distantziak eta norabideak bereizteko ahalmena eman dietelako.

Eta gainera, ezagutzen ez duten toki batean geratu ezkero, beren hiztegiko edozein hitz aukeratzen dute toki ezezaguna izendatzeko.”Non gaude?”. Ez da hil edo biziko galdera, baina robotak izan gabe, batzutan galdetu beharrekoa bai.

Eta horretxen erantzuna zehatz-mehatz eman dezakeen irrati tarte batean gaude: ''Arratsean'', bederatziak arte, Euskadi Irratian.