Itxi

Irratia

X-grupo_dest_especiales-X

X-grupo_dest_especiales-X

Aranzadiko Botanika saila

3.500 landare-espezie dago Euskal Herrian, Europako guztiaren bostetik bat

ARAN deritzon datu-basean jasotzen dira herbarioaren beraren eta Euskal Herriko florari buruzko bibliografiaren informazio guztia, 220.000 datu baino gehiago dituena.

  • Aranzadiko Botanika saileko kideak

    Aranzadiko Botanika saileko kideak

    21:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Zorroagako egoitzan, Aranzadi Zientzia Elkarteko botanika saileko kideekin egon da Amarauna irratsaioa. Euskal Herriko flora ezagutu eta babesteko lanak egiteko boluntario bila ari da aurtengo udan. Unibertsitateko ikasleak ere badabiltza praktiketan, zeregin horietan. Eguneroko lana erakusteko abegikor hartu gaituzte Mari Azpiroz, Yoana Garcia eta Joseba Garmendia Botanika saileko kideek, eta Leire Mendiola biologiako ikasleak.

Euskal Herrian badugu landare-espezio endemiko bat, bertakoa, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldean bakarrik aurki dezakeguna, 'armeria euskariensis' du izena; babestutko espeziea da, krabelinaren itxurakoa.