Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Urrezko Diskoa"

Flaming Lips-en rock atmosferiko, dizdiratsu eta umoretsua

Odile Kruzeta

Euskadi Irratia

Taldearen diskografia izenburu xelebrez beteta dago. Horrelakoxea da gure Urrezko Diskoaren izena ere: Yoshimi Battles the Pink Robots (Yoshimiren Borroka, Arrosa Koloreko Roboten Aurka).

Flaming Lips taldeak rock alternatiboa egiten du baina umore handiz eta pop sikodelikoaren dizdira xarmantarekin. Taldearen zuzeneko kontzertuak oso zainduak, barrokoak eta ikusgarriak dira. Era guztietako elementuak erabiltzen dituzte eskenatokian: jantziak, panpinak, bideo-pantailak, konfetiak, argi-joko aberatsak eta beste hamaika apaingarri.

Flaming Lips-ek ia 20 urte zeramatzan lanean Yoshimi Battles the Pink Robots (Yoshimiren Borroka, Arrosa Koloreko Roboten Aurka) diskoa plazaratu zuenean, 2002garren urtean. Taldearen 10garren diskoa zen eta grabazioan Yoshimi P-We artista gonbidatuak hartu zuen parte. Kritikak oso harrera ona egin zion diskoari eta Flaming Lips-en lehendabiziko arrakasta nagusia bilakatu zen.

Aipamen berezia merezi dute Yoshimi Battles the Pink Robots diskoko bi kantak. Batak, lehendabiziko Grammy Saria irabazi arazi zion taldeari; besteak berriz, publiko zabalera iristeko aukera eman zion.

‘Approaching Pavonis Mons by Balloon (Utopia Planitia)’ gaiari Flaming Lips-entzat izan zen 2003ko Grammy Saria, Rock Instrumentalaren Interpretazio Onenari dagokion atalean.

‘Do You Realize’ kanta bestalde, publizitateko iragarki baten soinu banda bilakatu zen eta horrek publiko zabalera iristeko aukera eman zion Flaming Lipsen musikari.

Hara hemen Yoshimi Battles the Pink Robots diskoko 10 gaiak:

1. Fight Test 4:14
2. One More Robot/Sympathy 3000-21 4:59
3. Yoshimi Battles The Pink Robots Part 1 4:47
4. Yoshimi Battles The Pink Robots Part 2 2:57
5. In The Morning Of The Magicians 6:19
6. It''s Summertime 4:31
7. Are You A Hypnotist?? 4:43
8. It''s Summertime 4:20
9. Do You Realize?? 3:32
10. All We Have Is Now 3:53
11. Approaching Pavonis Mons By Balloon (Utopia Planitia) 3:09