Euskadi Irratia
Asteartean
Xabier Amuriza eta Nerea Ibarzabalekin kantatzeko ohiturei buruz 'Faktoria'n
'Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere' dokumentala aurkeztuko dugu, Industria ondareari buruz arituko gara eta Barakaldo eta turismoa izango ditugu mintzagai.
-
Nerea Ibarzabal
Duela urte bete Euskal Herriko gazte talde batek euskara 6000 metrotara igo zuen eta hilabete batez sherpa herriko gazteekin harremanak landu zituzten. Astearteko 'Faktoria'n, 10:00ak aldera, Felipe Uriarteren bisita jasoko dugu, esperientzia hori kontatzen duen dokumentalari buruz hitz egiteko, Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere.
Barakaldo eta turismoari buruz arituko gara Gorka Zubiaurre Turismo zinegotziarekin.
11:00etan kirolen tartea izango dugu Joxe Mari Apaolazarekin. Beranduago, kantatzeko ohiturei buruz arituko gara Xabier Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Karlos Cidekin. Laudioko Santa Luzia abesbatza kantari bila dabil eta Juanlu Diaz-Enparantzarekin hitz egingo dugu.
12:00etan Amacay Gaztañagaren bisita izango dugu gurean. Ostean, Konsoni, Euskadi Industria ondarearen gordailuari buruz mintzatuko gara Ainhara Martinez Matiarekin.
Azkenengo ordu erdian lehiaketaren orduan izango dugu Ainhara Zuazabeitiarekin eta agur esateko Bermutaren unea izango da.
Gaiak hauek eta askoz gehiago, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan goizeko 09:00etatik aurrera.