Euskadi Irratia
Asteazkena
Eskola elikaduraz, 'Faktoria'n
Euskadi Irratia
Andeka Larrea(Ahal Dugu-Podemos) ere elkarrizketatuko du Maite Artolak. magazinean, 'Hitzetik Hortzera'ren lehen eta oraingo aurkezleak, Joxerra Gartzia eta Eider Perez elkartuko ditugu.
-
Larrabetzuko eskolako jangelaren artxiboko irudia. Argazkia: Euskadi Irratia
Asteazkenean egingo dira Bilbon elikadura osasunarri eta jasangarriari buruzko ‘Gozo’ jardunaldiak. Bertan arituko diren adituengana joko du 'Faktoria'k asteazken honetan, besteak beste, Eskozian edota Italiako jangeletako ereduak ezagutzeko. Eneko Viñuela ‘Gure platera, gure aukera’ plataformako kidearekin eta Lourdes Imas EHIGEko koordinatzailearekin sakonduko dute gai horretan, 09:30etik aurrera.
Horren aurretik, Andeka Larrea Ahal Dugu-Podemoseko komunikazio idazkaria elkarrizketatuko du Maite Artolak, 09:00etan.
Analisiaren mahaia, Mikel Irizar, Ikerio Rioja eta Martin Aranburuk osatuko dute. Goizeko zortziak aurreko iritzi tartea, berriz, Ana Aizpiren sinadura izango du.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Iker Markinezen sukaldaritza gomendioak entzungo ditugu. Olaia Urtiaga lankidea Bilbon izango da, Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarrean. Gainera, nekazaritza eremuko coworking-az hitz egingo digu Laura Cespedes Ariasek. 11:00etan, Esther Moyuaren liburu gomendioen ondoren, asteburu honetan estreinatuko duten ETBko 'Hitzetik Hortzera' saioaren 30. denboraldiari begira jarriko gara, eta lehen aurkezlea, Joxerra Gartzia, eta oraingoa, Eider Perez, elkartuko ditugu.
12:00etan, 'Slada badago' izeneko Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministez ariko zaigu Kattalin Miner, eta berriz ere Bilbotik sartuko zaigu Olaia Urtiaga. Azkenik, Edorta Unamunorengana joko dugu, Urdaibai Bird Centerrera.
07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.