Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Ostirala

Bakardadeaz, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Gertuko elkarrizketan, Begoña Naveran ezagutuko dugu, eta bakardadeaz jardungo dugu harekin.

  • Pertsona bat, bakarrik

    Bakardadea irudikatzen duen argazkia

Bakardadez hitz egingo dugu ostiral honetan gertuko elkarrizketan, eta, horretarako, Begoña Naveranekin hitz egingo du Maite Artolak 'Faktoria' albistegian. Etxetik atera gabe, isolatuta nola bizi izan zen kontatuko dio. Aurretik, Donostiako Santa Klara uhartera joko dugu, itsas-argia husten nola hasi diren ikustera. Gainera, metalaren grebaren azken egunean, balorazioa egingo digute sindikatuetako eta patronaleko kideek. Aktualitatearen analisia egiten, berriz, Hedoi Etxarte, Javier Arrieta eta Iñigo Aduriz izango ditugu.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, klima larrialdiaren kontra eta kontsumo masiboaren aurka Zararen aurrealdean bost eguneko eserialdia egiten ari den Jon Kareagarengana hurbilduko gara, astea zer moduz joan den galdetzera. Gainera, urriaren 12 an egingo den EITBren jaiaz informazio zehatza emango digu Ainhoa Vitoriak. 

Bestalde, igandean Kilometroak jaia egingo da Zarautzen eta molde honetako azkenekoa izango denez, urte hauetan zerbait bereziagatik nabarmendu diren adibide batzuk jasoko ditugu, euriak dena zapuztu zielako, hiru aldiz antolatu dutelako…. Bestalde, Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zutela 70 urte bete dira eta gai hori landuko dugu Juanjo San Miguel-ekin nazioarteari eskeainitako tartean, eta hainbat ekitaldi esanguratsuren datak nola aukeratzen diren azalduko dugu, erreportaje batean.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia