Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteartea

Maria Solana, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Gainera, Arantxa Tapiarekin hitz egingo dugu albistegian. Magazinean, berriz, Euskal herriko azokarik zaharrenean izango gara, Agurainen, alegia.

  • Maria Solana

    Maria Solana

Maria Solana, Geroa Baiko parlamentaria eta Kongresuko zerrenda burua, izango dugu astearte honetan 'Faktoria' albistegian. 09:00etan erantzungo die Maite Artolak egindkao galderei. Aurretik, 08:00etan, Arantxa Tapia sailburuarekin hitz egingo dugu, eta 09:30 aldera, Jesusen Lagundiko Manu Arruek ESPERE programa zer den azalduko digu.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Agurainen egiten da Euskal Herriko azokarik zaharrena eta bertan izango gara. Gainera, erretiroa hartzean anbulategian omenaldi hunkigarria jaso duen Helena Zubillaga pediatra maitatua ezagutuko dugu. Hereje Fighters reggae taldearen entsegu batean sartuko gara. Iñaki Etxeberria, Costa Rican bizi den oriotarra dabil tartean

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia