Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Urriaren 17an

Jon Redondo eta Katalunia, osteguneko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria elkarrizketatuko du Maite Artolak, 09:30etik aurrera. Gorka Knörrek Kataluniako azken gertakarien balorazioa egingo du.

  • Jon Redondo

    Jon Redondo

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria elkarrizketatuko du Maite Artolak, osteguneko 'Faktoria'n , 09:30etik aurrera. Askotariko gaiak izango dituzte hizpide; besteak beste, Kirolaren Legea, euskal kirol selekzioen nazioarteko ofizialtasuna eta Euskadi Murias txirrindulari taldearen desagertzea.

Horrez gain, Katalunian gertatzen ari denari gertutik erreparatuko diogu. Euskadi Irratiko berriemaileek Bartzelonatik zuzenean emango dute egoeraren berri, eta Gorka Knörr Generalitateko ordezkariak azken gertakarien balorazioa egingo du.

Solasaldian, Pilar Kaltzada, Xabier Riezu eta Martxelo Otamendi ariko dira. Eguneko zutabea Aingeru Epaltzak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Txekiar Errepublikan eta Eslovaquian, Tomas Buchtelle eta Robert Rothenstein-ek euskara dute bihotzeko hizkuntza. Bihar ezagutuko ditugu. Gainera, Alex Tetuan askotan ikusi eta entzun dugu Takolo, Pirritx eta Porrotx-en ikuskizunetan hainbat pertsonairen larruan sartuta, eta, erretiroa hartu duen honetan, aurrez aurre ezagutuko dugu. Azkenik, ‘Aita Mari’ itsas salbamenduko ontzia berriro abiatzera doa giza laguntza hartuta, eta ontzira hurbilduko gara.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia