Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Udal bozak Ipar EHn

Parekotasuna lortzeko zailtasunak, Iparraldeko hauteskundeetan

Iparraldeko 168 auzapezetatik, 16 dira emakumeak. Egoera hori aldatzeko eta politikagintzan emakumeen partaidetza bermatzeko, lanean aritu da EHko Garapen Kontseiluko berdintasunaren komisioa.

  • Aurre-kanpaina ekitaldi bat

    Aurre-kanpaina ekitaldi bat

    1:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iparraldeko 158 auzapezen artean, 16 emakume baino ez daude. Alde hori mantenduko ote da martxoaren 15eko eta 22ko udal hauteskundeen ostean? Bada, Ipar Euskal Herriko udalerrietako hautetsi gehienak gizonezkoak dira. Legeak 1.000 biztanletik gorako herrrietako hauteskunde zerrendetan gizonezko eta emakumezko hautagaien kopuruaren artean parekotasuna mantertzera derrigortzen du baina kopuru horretatik beheragoko udalerrietan ez da derrigorrezko baldintza; hala, Iparaldeko 158 herritetatik, 116 dira 1.000 biztanletik beherakoak, eta horietan legeak ez duenez parekidetasuna derrigorrezko baldintza gisa ezartzen, askoz zailagoa izaten da hori lortzea.

Ipar EHko hautetsien artean soilik % 38 dira emakumeak. Egoera hori aldatzeko zailtasunez eta arrazoiez, Claire Latailladerekin hitz egin dugu. Errealitate hori aldatzeko eta udal zein Euskal Elkargoaren politikagintzan emakumeen partaidetza bermatzeko, EHko Garapen Kontseiluko berdintasunaren komisioa lanean aritu da azken hilabeteetan. Otsailaren 27an itxi ziren aurtengo udal eta Elkargorako hautagi zerrendak, eta prefeturak departamentu osoari dagokion gizon eta emakume hautagai portzentajeari dagokion datua eman du: % 43koa izan da emakumezkoen kopurua.