Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratian

Txupineraren eguna eta Konpartsen urtemugak, osteguneko 'Blai!' saioan

I.A.

EITB

Bilboko Aste Nagusian murgildukoa da Itziar Arangurenek gidatzen duen irratsaioa.

Patrizia Lezama txupineraren eguna da ostegunean eta Mekauen, bere konpartsaz gain, beste batzuk ere urtemuga borobila dute. Horren inguruan eta BIlboko jaiek dakartzaten beste bitxikeri batzuez ere arituko dira saioan, izan ere, Bilboko Aste Nagusian murgilduta daude konparsak. Ahaztu gabe Mekauenek 20 urte betetzen dituela, Haize Berrik 15 eta Txori Barrotek 25 urte. Denekin mintzatuko dira eta bere egunean, jakina, Patrizia Lezama txupinera izanen dute.

Ondoren, motorrean eta olatuetan igoko direnekin izango dute zita 'Blai!'n. Batetik, San Miguel Pro surf jai handia Zarautzen aurkeztuko dutelako, eta bestetik, bihar Irunen motor zaleen festa handia delako.

Saioa hasi eta berehala, gainera, ezustean harrapatuko dute saridun bat. Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu handira joan eta lagun batekin afaltzeko oparia irabazi duenari 12:00etatik aurrera zuzeneko telefonotik hots egingo diote.