Euskadi Irratia
"Faktoria"
'Heriotza duina arautzeko lege baten beharra ikusten dugu'
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Felipe Izagirre, Heriotza Duinaren aldeko kidea. Mikel Bidegain, Medikua. Lori Thomson, Psikologo klinikoa eta Izaskun Iturrioz, zagar egoitzako medikua ‘Faktoria’n egon dira.
Heriotza duinaren gaia pil-pilean dago azken aldian. Legegintzaldi honetan arautu nahi zuen gobernuak, baina kajoain geratu da azkenean hauteskundeak aurreratzearekin. Erkidego batzutan, arautua dute azken orduan; Nafarroan, Aragoin eta Andaluzian. Baina aurkakoa ere gertatzen da, Baionako Cote Basque ospitalean, bertako Nicolas Bonnemaison medikua auzipetu baitute 4 adinekori eutanasia aplikatzea leporatuta.
Abuztua hasieran jaso zen azken heriotza 92 urteko gizona hil zen zaintza paliatiboetako zerbitzuetara bideratu zutenean. Ospitalera iritsi zenean eta homizidioa egotzi zioten medikuari. Bizi ezin duenari hiltzen laguntzea zigortu egiten du gure araudiak, ez ordea hil behar duenari mina kentzea, ezta minez hil behar duena sedatzea ere.