Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Faktoria"

Urrutia: ''Profesional euskaldunak besteak bezain onak gara'

eitb.com

Notario lanaren pedagogia eta egoerari buruz hitz egin dugu Andres Urrutia euskaltzain eta notarioarekin.

Euskaltzaindiaren izenean hartzen du gehienetan hitza. Euskararen Akademiako presidente delako ezagutzen dugu gehienbat. Baina Andres Urrutia, Euskal Herriko notario ezagunena ere izango da.

Auzitan jarri dituzte orain. Kontsumitzaileen elkarteak egin zuen lehen salaketa. Etxebizitzen hipotekak kitatzeko notario eta erregistratzaileek jaso duten diruak modu irregularrean kobratzea leporatu diete. 2010eko fakturak aztertu dituzte, eta urte horretan bakarrik, legez zegokiena baino 90 milioi euro gehiago jaso zituztela salatu dute. Espainiako fiskaltzak aintzat hartu ditu salaketa horiek eta ikerketa zabaldu du auzia argitze aldera.

Oraingo salaketa honen mamia teknikoa da oso: 2007an notario eta erregistratzaileek egin behar zituzten kobraketen araudia aldatu egin zen. Araudi berri horren arabera, hipotekaren zenbatekoa dena delakoa izanda ere, notarioari gehienez 30 euro ordaindu behar omen zaizkio. Baina gehiago jasotzen aritu direla uste dute.

Espainiako Notarioen Kontseilu Nagusiko buruak, Manuel Lopez Pardiñas, ere hitz egin du gaiaz. Esan du arantzel horiek kobratu beharra dagoela, urtez urte garestiago kobratu beharra daudela gainera, notarioei ere eragiten dielako krisiak.