Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Homosexualitatea baserri giroan

K.A.

Euskadi Irratia

Agurtzane Ormaza sexologoa eta psicólogo klinikoarekin hitz egin dugu.

Baserri giro batean jaio, baserri giro batean hazi eta baserri giro batean hezitako lagunak izango dira 'Ilargipean'. Guzti hauek norberaren izakerarengan arrastoa uzten du: ohiturak, egoerei aurre egiteko moduak, harremanak, kuadrila... Badirudi dena marko zehatz baten barruan egon behar dela, ia-ia denok berdin pentsatu eta berdin sentitzera bultzatzen gaituena.

Baina zer gertatzen da herri txiki batean norbaitek gehiengoak sentitzen duen bezala sentitzen ez badu?. Isiltasuna, auto-errepresioa, ihes egin beharra... 'Ilargipean' baserri giroko gay eta lesbianak izango dira beraien errealitatea nola bizi izan duten eta nola bizi duten entzule guztiekin partekatzeko. Eta laguntzeko Agurtzane Ormaza sexologoa eta psikologo klinikoa.