Euskadi Irratia
'Faktoria'
Entitate finantzieroz aldatzeko orduan kontutan hartu beharrekoak
eitb.com
Krisi garai honetan, banku, kutxa eta abarrek eskaintzen dutenari begiratu behar zaio. 'Consumer Eroski' aldizkariko Irati Jimenezek eman ditu egoki egiteko azalpen guztiak.
-
EFE
Inoiz baino gehiago begiratzen dio jendeak aurreztua duen diruari. Krisi garai honetan, nondik aurreztu gabiltzan honetan, banku, kutxa eta abarrek eskaintzen dutenari ere begiratu behar zaio.
Dirua konfidantza ematen duen entitate finantziero batean izango da ziurrenik, baina horrek ez du esan nahi entitate horrek ematen dituen erraztasun handienak. Hemen ere, gainerakoek eskaintzen dutena begiratu behar da.
Behin alderatzen hasita, bankuan dirua uzteagatik bezeroari ematen zaion interesa, depositoak, kontuak izan behar dira. Hipotekak, komisioak edo nominak helbideratzeko eskaintzak ere kontutan izan beharreko informazioa dira.
Urteetan gure dirua entitate batean izateak ez du esan nahi abantailak ekarriko dizkigunik. Ohikoa da bezero berriak erakarri nahian, bezero berri horientzat abantaila askoz ere gehiago eskaintzea. Orain arte ez zen erraza gainerako banku edo kutxek eskaintzen dutena begiratu eta alderatzea. Orain Internet bidez ezagutu daitezke beste aukerak.