Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratian

'Asteleheneko konferentzia ez da bakeginztarako, propaganda hutsa da'

X.L.

Euskadi Irratia

UPyD-ko alderdikide eta parlamentariak Euskadi Irratiko 'Albiste Faktoria'n egon da.

  • Gorka Maneiro, UPyD

Nazioarteko izen ospetsuak bilduko dituen konferentzairen inguruan galdetuta, UpyD-ko parlamentariak 'Amnesia eta amnistia lortzeko propaganda' besterik ez dela adierazi du Euskadi Irratiko mikrofonoetan. 'Oso berri txarra demokraziarentzat ETA-rekin bukatzeko alderdi sozialistaren presentzia astelehenko konferentzian... Susmagarria eta ezin dugu lasai egon. ETA eta estatuaren arteko negoziaketan maila berean jartzen ditu biak konferentzia honek, ezin dugu jasan'.

Ea ETA-ren amaierarekin irabazle eta galtzaileak sortuko diren galdetzean, Maniro parlamentaria 'Zalantzarik gabe. Irabazleak demokratak izan behar dugu , zuznebide estatua defendatu dugunok irabazi eta galdu indarkeria erabili dutenek.. Hori da justizia. Ez dugu nahi mendekua, justizia bai, ezin dugu ahaztu 40 urtetan euskadin gertatua, batzuek legea bete genuen besteek indarkeria erabili zuten proiektu politikoa inposatzeko.. Eta geldirik baina bizirik dago, zai besteok zer egiten dugun.. Horregatik exijitu behar diogu ya baldintza gabe desagertzea... Txantaia erabiltzen ari da beste modu batean