Euskadi Irratia
Elkarrizketa
Eguiguren: 'Otegi bisitatzera joango naiz PSEren baimenik gabe ere'
Erredakzioa
PSE-EEren presidente eta legebiltzarkideak esan du "konponduko" dela kartzelan dauden ezker abertzaleko kideen egoera.
-
Eguigurenek ez du nahi "inor enteratzea" kartzelara joaten denean. Argazkia: EITB
Jesus Eguiguren PSE-EEren presidente eta legebiltzarkideak jakinarazi du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia kartzelan bisitatzeko asmoa duela, baina "beharbada" ez duela alderdiaren baimenik izango.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan eman du Logroñoko presondegira joateko asmoaren berri.
Otegiren egoera zein den ez dakiela baina, kartzelan bisitatzeko asmoa duenez, "enteratuko" dela esan du Eguigurenek. Hala ere, ez du espero alderdiaren baimena izatea horretarako, orduan, ez du "inor enteratzea" nahi.