Euskadi Irratia
Ostiralean, 23:15ean
Gaztetxoen arteko kirola heziketa da
Euskadi Irratia
Gaurkoan, Dani Arizala aurkezlearekin, Jorge Madariaga psikologoa "Ilargipean".
Eskola kirolean aritzen diren gaztetxo askok, eta batez ere, gurasoek, garrantzia handia ematen diete kirolaren balore eta helburuei. Baina batzuetan, gurasoek edota entrenatzaileek presio handia eragiten dute: hamaika irain, bortizkeria edo agresibitatea.... eta horiek denak gaztetxoen belarrietara iristen dira. Gauzak horrela, nola eragiten du jarrera horrek kirolari gazte horiengan? Kirolak ez al luke adiskidetasuna, talde lana eta elkartasuna sustatu behar?
Jorge Madariaga psikologia "Ilargipean" izango da, gaurkoan gai hau gogoratzea erabaki dugu eta zuek ere entzuteko aukera izango duzue, 23:15etik aurrera, "Ilargipean", Dani Arizalak aurkeztuta, Euskadi Irratian.