Ilargipean
Asteartean, 23:15ean
Noizbehinka dena eta denak pikutara bidali behar...
Euskadi Irratia
Patxi Izagirre psikologo klinikoaren eskutik, 'Ilargipean'.
Noizbehinka dena eta denak pikutara bidali behar... hauxe da astearteko gaia. Izan ere, nazkatuta, aspertuta, aldaketa gogoz... somatu al duzu inoiz zure burua? Lana dela, bizilekua, lagunak, familia, bikotea... gerta daiteke dena eta denak pikutara bidali nahia sentitzea. Eta zer egin behar da honelako egoera baten aurrean? Moldatu, saiatu konpontzen, alde egitea da onena? Patxi Izagirre psikologo klinikoa gonbidatu dugu, arazo hauei nola aurre egin azaltzeko. Asteartean beraz, Patxi Izagirre psikologo klinikoa Ilargipean entzungo dugu, 23 :15etik aurrera, ‘Ilargipean’, Euskadi Irratian.