Itxi

Ilargipean

Astelehenean, 23:15ean

Sexuan kalitatea ala kantitatea?

Amaia Vazquez sexologoa egongo da asteleheneko 'Ilargipean'.

  • Ilargipean

Maiz konparazioak egiten ditugu eta gustukoa izaten dugu jakitea ea guk ditugun sexu harremanen kopurua besteena adinakoa ote den, ea besteek adina gozatzen dugun, sexu-jardun berdinak gauzatzen ditugun, ea horrek zein esan nahi duen bikoteari dagokionean... Fisiologiari kasu egiten badiogu, gizonei, gorputzak maiztasun handiagoaz eskatzen dizkie sexu-harremanak. Eta emakumeek, orokorrean, nahiago omen dute sexu erlazio bat, betea bada. Baina zein da maiztasun horrek duen garrantzia? Eta zein sexu-jardun betea edo kalitatezkoa izatearena? Nola eragiten digu honek denak? Amaia Vazquez sexologoak azalduko digu. Beraz, astelehenean zita, gaueko 23:15etatik aurrera, "Ilargipean", Euskadi Irratian.