Ilargipean
Asteartean 23:15etan
Ikasten eta lanean
K.A.
Euskadi Irratia
Mikel Plazaola psikoanalistaren konpainian, 'Ilargipean'.
-
Lanean eta ikasten
Astearteko saioan, ikasten egon eta lanean daudenen esfortzua baloratu nahi dugu; goizean-goiz ikasi, beren esfortzuarekin karrera pagatu, pisua, arropa eta janaria erosi... hau da, beren kabuz, eta neurri handi batean gurasoen laguntzarik gabe aurrera egin nahi duten ikasle-langileen ahalegina azpimarratu nahi dugu; beren nekea, aisialdi falta, lagun edo bikotekideekin egoteko denbora falta eta dena, ikasketak aurrera ateratzeko, beren kabuz eta indarrez.... nahiz eta batzutan gorputzak eta buruak “ezin dut” esan, edo “etsitzeko” gogoak sentitu. Bi aukerak, ikasketak eta lana kudeatzeko, zein dira gakoak? Nola egin, lanean egoki jardun eta ikasketak ere zaintzeko? Nola bideratu emozioak, nekea, energia? Horretan lagunduko digu Mikel Plazaola psikoanalistak asteartean, 23 :15etatik aurrera, ‘Ilargipean’, Euskadi Irratian.