Euskadi Irratia
Bostetatik zazpietara
Joxe Mari Goenaga eta Zuhar Iruretagoiena, osteguneko 'Mezularia'n
A.H.
EITB
Horrez gain, mapa genetikoa egiteko makinaz arituko dira.
-
Zuhar Iruretagoiena.
Disziplina ezberdinetako bi sortzaile aurrez aurre jarriko dituzte osteguneko 'Mezularia'n: Joxe Mari Goenaga zinemagilea eta Zuhar Iruretagoiena artista plastikoa.
Mapa genetikoa egiteko makina sortu duten honetan, Asier Fullaondo EHUko irakasle eta genetistari galdetuko diote honek guztiak zer aurrerapen eta ondorio izan ditzakeen.
Arratsldeko 18:00etan, harremanen tertulia izango dute. Oraingoan “sexilioaz” hitz egingo dute; Alberto Pradilla kazetariak sortutako hitza da hau eta euskaldunok atzerrian sexu gehiago izaten dugunaren teoria izendatzeko balio du. Horixe Unai, Aiora, Agurtzane eta Joanesi mahai gainean jarriko diegun gaia.