Irratigintza Euskaraz
Euskadi Irratia
Euskarazko irratigintzaren historia
K.O.
Euskadi Irratia
Ua ua hemendik hotsa… Euskadi Irratiaren 30. urteurrenaren harira, Koldo Ordozgoitik 61 kapituluetan kontatutako euskal irratiaren historia, ahots eta testigantzetan oinarritua.
-
Zubimeni Kontxako estropadak irrati biez eskainiz
80 urte baino gehiagoko ibilbide luze eta oparo baten historia ez ezaguna. Joan den mendeko hogeiko hamarkadan hasten dena, “irratia dela eta dabil gure euskara ttukuna hegaz, arranoa baino erosoago, arranoa baino kementsuago hegaz dabilkigu”, Ander Arzelus Luzearren 1925an idatzitakoa horren lekuko. Eta jaiotze data zehatza duena, 1932ko martxoaren 2an, Zubimendik, Luzearrek eta enparauek hasiera eman ziotenean lehen Euskal Irratsaioari.
Igoera, erortze eta berriro altxatzearen bitartez uhinetatik egindako ibilbidea. Zailtasunak, zailtasun, etena ezagutu ez duen euskal irratigintzaren historia, eta hori egin duten gizon emakumeena. Errepublika, gerra, diktadura garaiko isilpeko emanaldiak, erbesteko Euskadi Irratiaren emanaldiak, Estatu Batuetako euskaldunentzako emanaldiak, Paristik zetozen euskarazko ahotsak, eta ondoren Euskal Herrian euskarazko irratigintzak izandako garapena guzti hori eta gehiago entzun eta ezagutzeko parada dugu irrati pilula hauen bitartez.
Azken audioak
Saioko audioak