Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Asteazkenean Euskadi Irratian

Negar egitearen onurak

Euskadi Irratia

Dani Arizala gidatuta eta Patxi Izagirre psikologo klinikoaren laguntzarekin.

Asteartean futbola emango du Euskadi Irratiak eta ondorioz, 'Ilargipean' asteazkenean bueltatuko da, honako gaiarekin: Negar egitearen onurak.

Izan ere, adituek hala adierazten dute, negar egiteak, ondorio onuragarriak dakarzkigula. Bakarka edo norbaitekin negar egitea. Gertakari baten aurreko inpotentzia dela, emozio negatiboak sentitu ditugula, poza nabari dugula, beste baten malkoek kutsatu gaituztela, enpatia, komunikatzeko eta konpartitzeko modu gisa, eta batipat, hustualdiaren ondoren indarrak berritu eta aurrera egiteko. Zenbat emozio, haserre, inpotentzi, maitasun edo eta sentimendu gordetzen dituzten gure malkoek...

Asteazkenean, beraz, negar egitea aldarrikatu nahi dugu. Patxi Izagirre psikologo klinikoaren laguntzarekin. 23:15etatik aurrera 'Ilargipean', Euskadi Irratiaren sintonian.