Itxi

Ilargipean

Astelehenean 23.15etan

Bikotea eta gertukoak

K.A

Euskadi Irratia

Olatz Berastegi sexologoa egongo da asteleheneko 'Ilargipean', Dani Arizala aurkezlearekin

  • Bikotea eta gertukoak

    Familia

Asteleheneko gaia honela izendatu dugu: Bikotea eta gertukoak, izan ere, bikote harreman batean, arauak, legeak edo adostasunak ezartzen dira maiz, edo ez..., posible da hauek ezartutzat hartzea eta bakoitzak bere ideiak izatea, ezberdinak ala berdinak. Baina, maiz, arazo suertatzen da, arau hauek, distantzia, norberaren espazioa, familia harremanak, lagunekin harremanak, bikotearen gertuko elementuen ingurukoak edo gertukoak, finean, ez finkatu izana. Eta astelehenean hauek denak egoki kudeatzeko aholkuak emango dizkigu Olatz Berastegi sexologoak. Beraz, astelehenean zita, gaueko 23:15etatik aurrera, Ilargipean, Euskadi Irratian.