Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Mezularia

Mozorroak alokatu eta saldu? Ez da aukera txarra!

eitb.com

Ihauteriak gainean ditugu eta Donostitruk azokak eskaintza egin du: zure mozorro zaharra saldu dezakezu eta berria hartu. Artelatz Kooperatibako Mikel Urruzolak, azalpenak eman ditu.

Azken hamar urteetan ihauterietan atera dugun peluka ilehoria edo beste ezer ez prestatu ez dugulako, urtero jantzi izan dugu pailazo mozorro ajatua aldatzeko aukera dugu orain. Donostitruk azoka prestatu du Udaleko Ingurumen Batzordeak Bigarren eskuko mozorroak saltzeko azoka.

Larunbatean izango da Donostiako EASO plazan. Eta mozorroa saldu ahal izateko aurretik izena eman behar da. Nahi bada postu bat har liteke edo mozorroa utzi eta saltzen bada, gero dirua jaso.

Donostiako Udal Gobernuko Ingurumen Sailak adierazi duenez, azokako helburu nagusiak, herritarrei erabilitako objektuen berrerabilera egiteko aukera praktiko eskaintzea eta berrerabileraren filosofia zein hondakinen prebentzio bultzatzea dira. Era berean, bigarren eskuko azokei prestigioa eman nahi zaie.