Euskadi Irratia
Uhin ertain bidez
3.000 kilometrotara ere, Euskadi Irratia gertu!
X.U.
Euskadi Irratia
Gaur egun internet bidez distantziak asko murriztu dira, baina badira pertsona batzuk irratia modu tradizionalean entzun nahi dutenak ere, hau da irrati uhin bidez.
-
Argazkia: Google Maps
Jussi Suokas irrati zaletu finlandiar bat da, eta Joensuuko hiritik Euskadi Irratiaren seinalea jasotzea lortu du.
Euskadi Irratiko Miramongo egoitzatik ia 3000 kilometrotara dagoen hiria da Joensuu eta egunotan 30 gradu zero azpiko hotz beroa dute. Baina hau ez da oztopoa izan irrati-zaletasuna garatzeko.
Berun harizko 700 metrotako antena bat erabiliz Juossi-k Euskadi Irratiko programazioa entzuteko aukera izan zuen urtarrilaren 27an. Gurean gaueko 22:59 zirenean egin zuen bat gurekin, hau horrela, Hiru Erregeen Mahaiko azken segundoak, eta gaueko Egun Bete informazio saioak entzun ahal izan zituen.
Eta entzutearekin nahikoa ez eta seinalea harrapatu zuenaren froga ere bidali du irratira (albiste honetan bertan seinale hura entzuteko aukera duzue).
Jussi Suokas, ingeles eta gaztelaniako irakaslea da eta ordu asko ematen ditu zeruko seinale ezberdinak harrapatzen. Argazkilaritza ere bere zaletasunen artean dago, eta irrati seinalearekin batera Joensuu-ko argazkia ere bidali du, elurtuta eta izoztuta. Euskal Herria bisitatu izan duela ere azaldu du Euskadi Irratira bidalitako mezuan; Duela urte batzuk Bilbo eta Donostiaz gain kostaldeko herriak ere ezagutzeko aukera izan baitzuen. Eta baita pintxoak ere!
Interneten garaian, uhin ertainen bidez, 3000 kilometrotara, Euskadi Irratia, gertu!