Itxi

Ilargipean

Asteazkenean 23.15etan

Profesional eta pazientearen arteko harremana

K.A.

Euskadi Irratia

Dani Arizala gidatuta eta Mikel Plazaola psikoanalistaren laguntzarekin.

  • Argazkia: http://4.bp.blogspot.com

Hutsune edo muga fisiko edota emozionala dugunean komeni da profesional on baten eskuetan jartzea: mediku, psikologo, fisioterapeuta, barne energiekin lan egiten duen norbait… honek, kontsulta ordua emango digu eta gure oreka fisikoa edota emozionala berriro orekatzen ahaleginduko da. Eta teorioan, horretara mugatu beharko luke profesional eta gaixoaren arteko harremanak. Baina zenbaitetan pazienteok, harreman hori haratago eraman nahi izan dezakegu, “menpekotasun afektibo” batean erortzeko arriskupean. Beraz asteazkeneko gaia Mikel Plazaola psikoanalistaren eskutik, hauxe: profesional eta pazientearen arteko harremanari buruz, 23:15etatik aurrera Ilargipean, Euskadi Irratiaren sintonian.