Euskadi Irratia
Arantxa Arzak gidatuta
Amaiur Jauregiaren historia aztergai, igandeko 'Amarauna' saioan
A.A.
Euskadi Irratia
Athletic-Real derbiko giroa ere bilduko dute goizean zehar.
-
Amaiurreko monolitoa. Argazkia: Nabarralde
Udalderako ikuskizuna prestatzen ari dira nafar eta zuberotarrak Amaiurko Jauregiaren inguruan. Historia hori berreskuratu eta festaren nondik norakoak kontatuko dituzte igandeko 'Amarauna' saioan.
Futboleko derbiaren tenperatura neurtzeko Bilboko kaleetan dabiltzan peñakideekin bat egingo dute.
Kolore lila ere izango du 'Amarauna'k: Bilgure Feministaren biltzarra Leitzan eta Lilatoia Donostian. Biak aipatuko dituzte. Eta artean: Moskutik datorren grafiti estilo baten euskal modeloa. Maialen Marzolekin perfumegintzaz, udaberrirako usainik berrienak aipatuko ditu berak.