Ilargipean
Astelehenean 23:15etan
Sexualitatearen egungo tabuak
K.A.
Euskadi Irratia
Amaia Vazquez sexologoa eta Dani Arizala aurkezlea arituko dira gaiaren inguruan asteleheneko 'Ilargipean'.
-
Ilargipean
Medikuek, psikologoek, sexologoek, adituek, alegia, sexualitatea gorputzaren parte den heinean, osasunaren zati garrantzitsua dela baieztatzen dute etengabe. Eta bai, gaur egun, sexualitateaz hitz egitea onartuago dago gizartean, artean, lagunartean, osasun arloan, familian ere bai. Baina badira oraindik orain, sexualitatearen barnean gai batzuk, tabu suertatzen direnak. Adibide batzuk aurkitu ditugu: 60 urtetik gorakoen erlazio sexualak, hainbat sexu jardun mota ere aitorezinak gertatzen dira, hala nola swinginga, ipurdi-sarketa, masturbazioa, zenbait fantasia, homosexualen arteko praktikak... Zergatik ematen da hau? Sexualitateaz gehiago hitz egiten dela bai, baina gai hauek, hain al dira arraroak? Zer gertatzen zaigu eurekin? Amaia Vazquez sexologoak azalduko digu. Eta gaurko gaia, beraz, Sexualitatearen egungo tabuak, Gaueko 23:15etatik aurrera, 'Ilargipean', Euskadi Irratian.