Itxi

Ilargipean

Ostiralean 23:15ean

Irakasleak, gaixoeen etxeetan

K.A.

Euskadi Irratia

Ostiralean Nagore Garcia de Andoin, Donostiako Ospitaleko pediatra Dani Arizala aurkezlearekin, 'Ilargipean'.

  • Irakasleak, gaixoeen etxeetan

Gaur egun, gaixotasunen bat duten edo aldi batez eskolara joaten uzten ez dien arazoren bat duten ikasleek ez dute zertan ikastetxeko martxa galdu. Etxean, edota erietxean bertan, hezkuntza arreta jasotzeko aukera dute. Horrek gainerako ikaskideen erritmoa ez galtzeko aukera ematen die ikasleei.

Adituek diotenez, zerbitzu honen onurak arlo pedagogotik harantzago doaz. Gaixotasun larria dutenek, ikasteko aukera edukitzeak oreka emozionalari eusten laguntzen die. Eta irakaslearentzat lan berezia da hau; zentro bakoitzeko kurrikulumekin egokitu behar dute eta guztiz bestelako errealitateak ezagutzea dakar horrek.

Ostiralean, 'Ilargipean', errealitate hau ezagutu nahi dugu, Gaixoek, irakasleak etxean titulupean eta Nagore Garcia de Andoin Donostiako Ospitaleko pediatrak lagunduta, 23:15-etatik aurrera, Ilargipean, Dani Arizalak aurkeztuta, Euskadi Irratian.