Euskadi Irratia
Astartea, urtarrillak 17
Jokin Bildarratz, "Faktoria"n
EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua elkarrizketatuko dugu 08:30ean.
-
Jokin Bildarratz. Argazkia: EITB
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izango da, astelehen honetan, "Faktoria"ko gonbidatu nagusia. 08:30en bueltan erantzungo die Iñaki Guridik, besteak beste, covidak eskoletan duen eraginari buruz eta hezkuntza akordioaz egingo dizkion galderei.
09:00etatik aurrera Nagua Alba, Estitxu Garai eta Jurdan Arretxe bilduko dira analisi mahaira.
Saioa amaitzeko, 'hiruhortza' kolaborazio berriaren estreinekoa osatuko du Uxue Apaolazak.
10:00eko albistegiaren ostean ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Elgetara joko dugu, "koko batzia" berreskuratu nahi dutelako bertan. Larraitz Zeberio Goibeko euskaltzaleen topaguneko kidearekin hitz egingo dugu. Ondoren, astelehena izanik, poesia ekarriko digu Josu Goikoetxeak, eta elkarrizketa pertonala egingo diogu Ximun Fusch antzerkigile eta aktoreari, "Zaldi urdina" poscasta Eitbpodkasten estreinatuko delako.
Kirolaren letra txikiaz ariko gara Patxi Vrignon eta Nagore Odriozola kirol kazetariekin, eta hainbat bildumagile ezagutuko dugu: Agustin Erkoreka Maruriko irrati bildumazalea. eta Arantxa Del Valle eta Irati Lauzirika ama-alaba bildumazaleak.
Azken orduan, Arrasateko Iturrioz iturria zaharberritzen ari direla kontatuko digu Jabier Bengoak, eta Olabide ikastolaren Keniako eraikinaren berri emango digu Amaia Sanchez Iduya irakasleak. Azkenik, Matematikarekin daukagun trauma arintzera etorriko zaigu Alex Aginagalde.
07:00etatik 13:00etara, "Faktoria" martxan izango da Euskadi Irratian.