Itxi

Ilargipean

Asteartean 23:15ean

Aisialdia bakarrik prestatzen

Dani Arizala

Euskadi Irratia

Mikel Plazaola psikoanalistaren laguntzarekin, aisialdia bakarrik antolatzen dituztenen oztopo eta aukera ezberdinei buruz hitz egingo dute 'Ilargipean'.

  • Ilargipean

Gertu dagoen oporraldia antolatu nahian zabiltza, baina bakarrik bidaiatu beharrean zaude: urte osoan zure egunerokoa partekatu duten lagun denak ezkonduta daude, umeak dituzte eta 'familia aisialdia' prestatu dute.

Jai egunak dituzu, atera nahi izango zenuke, ondo pasa, herrialde eta lagun berriak ezagutu baina, bakarrik zaude. Zer egin orduan?

Oporraldia eta aisialdia bakarrik bizi beharrak, zertan mugatzen ditu zure amets eta nahiak? Asteartean 'Ilargipean' , aisialdia bakarrik prestatu eta bizi duten lagunekin hitz egingo dute 23:15tatik aurrera.