Itxi

Ilargipean

Ostegunean 23.15ean

Segurtasun sentimendua lehen haurtzaroan

X.U.

Euskadi Irratia

Haurrak garela garatzen dugun segurtasun sentimenduaren garrantziaz eta haren eraginez ariko dira 'Ilargipean' saioan Josune Martiarena psikologoarekin.

  • Segurtasun sentimendua lehen haurtzaroan

    Ilargipean

Autoestima falta, estresa, ikasketetan zailtasunak… Lehen haurtzaroan segurtasun sentimendua behar bezala bete ez izanaren ondorioak izan daitezke. Izan ere, norberaren izaera emozionala oso loturik dago jaio eta berehala jasotako oinarrizko harreman afektiboekin, eta horien artean sartzen da segurtasun sentimendua ere.

Haur jaioberriak helarazten dituen zaintza eta segurtasun beharrak interpretatzeko eta horiek betetzeko aholkuak emango ditu Josune Martiarena psikologoak, 23.15etatik aurrera 'Ilargipean'.