Itxi

Ilargipean

Ostegunean 23:15ean

Anorexia gainditzen

J.T

Euskadi Irratia

14 urterekin jateari utzi zion Anak, bere arazoengandik babestu nahirik. Orduko bizipenak kontatutko ditu, gaueko 23:15etik aurrera, 'Ilargipean'.

  • Ilargipean

Nerabea zela harrapatuta ikusi zuen bere burua Anak. Bera epaitzen ari zirenaren irudipena zuen: ikasketetengatik, lagunarteagatik, itxura fisikoagatik… Horren aurrean gehiegi exijitzen zion bere buruari, alor guztietan arrakasta lortu nahi baitzuen.

Baina exijentzia guzti horiei aurre egin ezin zion momentu bat iritsi zen, eta orduan jateari utzi zion. Edo asko jan, eta ondoren nahita botaka egiten zuen, horrela bere arazoak desagertuko zirelakoan.

Behin hori guztia gaindituta, 'Ilargipean'  saioan egongo da Ana 23.15etik aurrera.