Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Beste 40 Urtean" irratsaio berria gidatuko du Manu Etxezortuk ostegunetik aurrera

EITB Media

Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, hamarkada hauetako protagonisten eta gertakizunen errepasoa egingo du saio berriak.

  • Manu Etxezortu Euskadi Irratiko kazetaria

    Manu Etxezortu Euskadi Irratiko kazetaria

Euskadi Irratiak azaroaren 23an 40 urte beteko dituela aitzakiatzat hartuta, irratsaio berri bat egingo du irailetik aurrera: "Beste 40 Urtean". Era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu Manu Etxezortuk, gure gizarteak azken lau hamarkadatan izan duen eraldaketa aztertu, eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko. 

"Beste 40 Urtean" izango da Euskadi Irratiko denboraldi berriko nobedadeetako bat.

Joan den uztailaren 8an egun berezia izan zen Manu Etxezortu Euskadi Irratiko kazetariarentzat. "Faktoria" saioan azken eguna izan zen andoaindarrarentzat eta lan taldeko kide guztien omenaldia jaso zuen. Bi hamarkadatik gora eman ditu Euskadi Irratiko goizeko irratsaioaren gidaritzan, lehendabizi, albistegian, eta ondoren, magazinean.