Euskadi Irratia
Urriak 11, asteartea
Argindar eta gas kontsumoaren fakturak ulertzeko aholkuak, "Faktoria"n
EITB Media
Xabier Sesma eta Andoni Arroitajauregi energia aholkulariak gonbidatu ditugu, eta benetako fakturak jarriko dizkiegu mahai gainean horiek ulertzen lagun diezaguten. Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia ere izango dugu.
-
Argindarrraren faktura
Energia fakturak geroz eta garestiagoak dira, eta neguaren atarian, herritarren zalantzak argitu nahi ditugu "Faktoria"n. Horretarako, Xabier Sesma eta Andoni Arroitajauregi energia aholkulariak gonbidatu ditugu, eta benetako fakturak jarriko dizkiegu mahai gainean horiek ulertzen lagun diezaguten. Zer komeni zaigu gehiago, tarifa erregulatua edo merkatu librekoa? Nola jakin une honetan zer daukagun kontratatuta? Eta zer gertatzen da galdara komunitarioak dauzkaten bizilagunekin? Komunitate horiek kudeatzen dituzten administratzaileekin ere hitz egingo dugu, izan ere, bizilagun batzuek galdarak itzaltzeko erabakia hartu dute euren fakturak kasu batzuetan laukoiztu egin direlako.
Solasaldiaren garaian, Josune Ariztondok, Nerea Azurmendik eta Martxelo Otamendik jarriko dute kontrapuntua, eta horretan ari direla espero dugu Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia. Azken hori hezkuntzako eragile nagusiek hezkuntza lege berriak euskararen inguruan jaso beharreko proposamena aurkeztu eta biharamunean elkarrizketatuko du Iñaki Guridik.
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.