Euskadi Irratia
Azaroak 9, astezkena
Gorka Urtaran, "Faktoria"n
EITB Media
Gasteizko alkatearekin hitz egingo dugu 08:30ean. Solasaldiaren tartean, bestalde, Joseba Zulaika antropologoarekin hitz egingo dugu AEBko hauteskundeez.
-
Gorka Urtaran
Bere agintaldiaren azken hilabeteak bizi ditu Gorka Urtaranek Gasteizko Udalean. Jeltzaleek Beatriz Artolazabal aukeratu dute EAJren Gasteizko hautagai izateko, eta Iñaki Guridik galdetuko dio ea zer nolako hausnarketa egin duen erabaki horren inguruan.
Elkarrizketa 08:30ean hasiko da, eta, ondoren, solasaldiaren garaian, Nerea Azurmendi, Iñaki Soto eta Josune Ariztondo etorriko dira, besteak beste, Estatu Batuetako agintaldi erdiko hauteskundeen emaitzak aztertzeko. Horretan ari direla espero dugu Joseba Zulaika antropologoa eta idazlea; urte askoan AEBn bizi izan da, eta bertako egungo errealitatea ulertzen lagunduko digu. Programa amaitzeko, bere asteroko uzta ekarriko digu Aritz Agirrek.
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko. Hasteko, Global Innovation Day izango dugu hizpide. Halaber, ondorengo gaiak ekarriko ditugu: edozein proteina alternatibo, elikagai, Aitzpea Armendariz Iparlateko Negozio Berrien arduradunarekin; eta adimen artifiziala atunaren arrantzan, Aitor Aizpurua Zunibaleko zuzendari teknikoarekin.
Jarraian, sega pikatzeko ikastaroaren berri emango dugu Nerea Sanchezek, Gazteluko herri kiroletako kideak. "Bai baina" tartean, Oihana Zanponi izango dugu, eta Algaraklowni Eusko Jaurlaritzak onura publikoa aitortu dionez, Saioa Aizpurua eta Elvira Castelruizek albistea nola hartu duten azalduko digute.
"Munduaren Akabera" tartean, permakulturaz ariko gara Mayi Lekuona Maia Permacultureko kidearekin eta Hannot Rodriguez (zientzia filosofia), Garbiñe Manterola (BRTA) eta Ibone Ametzaga (ingurumena) kolaboratzaileekin.
Global Innovation Dayri bigarren leihoa zabalduko diogu 12:00etan, Recreakult eta Dantz adibideak gurera ekarrita, eta Josu Ulibarri matchmakerrak bikotekidea bilatzeko Gasteizen dagoen 'Amor Ideal' bulegoaz hitz egingo dugu. Azkenik, Tximurka ezagutuko dugu, baliabide urriak dituzten haurrek musika ikasteko eskola Gasteizen.