Euskadi Irratia
Martxoak 22 asteazkena
Frantziako Tourra hasteko atzerako kontaketa, "Faktoria"n
EITB Media
2023ko Frantziako Tourra hasteko 101 egun falta direla, Bilbotik egingo dugu saio berezia, eta lasterketak gure errepideetan eta gizartean izango duen eraginaz arituko gara. Gonbidatu izango ditugu Marino Lejarreta txirrindulari ohia eta Eider Merino Laboral Kutxako txirrindulari profesionala
-
Frantziako Tourra BIlbon. Argazkia: EFE
2023ko Frantziako Tourra hasteko 101 egun falta direla, Bilbotik egingo dugu saio berezia asteazken honetan, eta lasterketa honek gure errepideetan eta gizartean izango duen eraginaz arituko gara luze eta zabal; eragin positiboaz bai, baina baita negatiboaz ere (ostalaritza eta turismoa, errepide mozketak, boluntarioen falta… ). Tira, hortaz guztiaz hitz egiteko, gonbidatu andana espero dugu: Marino Lejarreta txirrindulari ohia eta Eider Merino Laboral Kutxako txirrindulari profesionala, federazio eta klubetako ordezkariak edo Orbea eta Etxeondo enpresetako arduradunak. Baita Pello Bilbao Bahrain Victorious taldeko txirrindularia ere. Txirrindularitzaz harago, ordea, aktualitateko gaiak ere jorratuko ditugu, eta horretarako gurekin izango ditugu Iñaki Soto, Elena Laka eta Josune Ariztondo. Bilboko autobus geltokiaren aurrean jarriko dugu kontenedorea eta handik ariko gara zuzen zuzenean, 07:00etatik aurrera, Euskadi Irratiko "Faktoria"n.
Lekukoa Maider Segurolak hartuko du 10:00etan, magazinari ekiteko.