Ilargipean
23:15etik aurrera
Udan ere Euskal Herrian, osteguneko ‘Ilargipean’
Ilargipean
Euskal Herrian bertan sekulako oporlekuak dauzkagulako, Nora aldizkariko zuzendari den Hectorrekin, udan ere Euskal Herrian, 23:15etik aurrera “Ilargipean”.
-
Uda Euskal Herrian.
Urteroko kontua izan ohi da, uda iritsi eta oporretan nora joan asmatu ezinik ibiltzea. Eta iruditzen zaigu zenbat eta urrutirago joan, orduan eta opor hobeak pasako ditugula. Ba ez du zertan, ze Euskal Herrian bertan itzelezko txoko eta oporlekuak baitauzkagu. Ezagutu egin behar, besterik ez. Eta ezagutza hori zabaltzeko Hector etorriko da gurera, Nora aldizkariko zuzendaria, eta oporretan Euskal Herrian barrena ibiltzeko zenbait toki aipatuko dizkigu.
Hori gaur gauean izango da, 23:15etan hasita hemen, “Ilargipean”.