Itxi

Amarauna

Larunbatean

Gotzon Elortza hizpide hartuko dute 'Amaraun'ean

A.E.

Euskadi Irratia

Ekainean hil zen Gotzon Elortza, euskaraz egindako ikus-entzunezkoen zinemagile aintzindaria.

  • Gotzon Elortza. EITB.

    Gotzon Elortza. EITB.

Gotzon Elortza hartuko dute hizpide larunbatean 'Amarauna' saioan.  Ekainean hil zen Gotzon Elortza, euskaraz egindako ikusentzunezkoen zinemagile aintzindaria. Euskadiko Filmategiak, Elortzaren lanen balioaz jabetuta, zinemagilearen hiru film zaharberritu zituen iaz. Gotzon Elortza bera eta haren lanak aztegai izango ditu Ion Lopezek, Filmategiko Kontserbazio saileko arduradunak.

Saioa indarrez hasteko 200 pintxo goxo eta osasuntsu liburua ezagutuko dute Arantza Lorenzo, egilea beraren eskutik. Ondoren, Iñaki Martinez de Albeniz soziologoak gizartea nola aldatzen ari den eta gizarte berrikuntza horren alde, SINNERGIAK Zentroan zer egiten duten azalduko du. Hamabostean behin, gizarte gaiak izango ditu hizpide Martinez de Albenizek.

Nerea Sancho sexologo eta psikologoak Bitxigorria Boutique Erotikoan sexualitateari lotutako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du. Nereak sexu eta ugal eskubideen alde egin duen lanaz eta Bitxigorrian egiten duenaz solasean ariko da hamaiketatik aurrera.

Udan apain-apain jantzita joan nahi duenak ezin ditu Maite Eskarmendiren gomendioak galdu. Hamaika eta erdietatik aurrera, aurtengo udaran modan egongo diren poltsei buruz hitz egingo du kazetariak.