Faktoria
Asteartean
Ramon Saizarbitoria idazlea 'Faktoria' saioan
Literaturaz eta gogoeta eragiten dioten gaiez arituko da asteartero Nagore Telleriarekin.
-
Ramon Saizarbitoria idazlea. Argazkiak: EITB
Goizeko 10:00etan, literaturaz eta gogoeta eragiten dioten gai anitzen inguruan arituko da patxadaz Ramon Saizarbitoria idazlea Nagore Telleriarekin batera, asteartero. Euskadi Irratiko 'Faktoria'n hori izango da eguneko elkarrizketa nagusia baina , horrez gain, aktualitatea eta entretenimendua, bietatik eskainiko dituzte 12:00ak bitartean.
10:30etik aurrera, Euskal Herriko Udako Ikastaroetara joango dira Julian Beloki gidatuta. 11:ooetatik aurrera, Ekoguneari astero eskaintzen dioten tartea eta ondoren, aktualitate gaien errepaso musikala dakarte Ane Arrutik bere gitarraz lagunduta.
11:30ean bueltan berriz, Moskun bizi den euskaldun batek bere eguneroko bizimodua nolakoa den kontatuko du.