Faktoria
Euskadi Irratian
...eta gure gazteek? Nola ikusten dute euren etorkizuna
Unibertsitate ikasketak hastera doazen lau gazte elkartuko ditu Faktoriak euren etorkizun gertukoari buruzko gogoeta egiteko.
-
Gazteak. Argazkia: EITB.
Goizeko 9:30etan abiatu eta eguerdira arte informazioa eta entretenimendua eskainiko ditu Euskadi Irratiko goizeko magazinak. Aktualitateari begiratua eman ondoren, goizeko 10:00etan, krisia, egoera ekonomikoa eta etorkizuna gazteen begietatik ikusten saiatuko dira, hain zuen ere, Nerea, Aitor, Olaia eta Maitaneren begietatik.
Alex Txikon, Zuhaitz Gurutxaga eta Irati Andaren begirada partikularretik, berriz, olinpiadetako azterketa egingo dute; hain justu, jokalari olinpikoen janzkera eta ohiturei buruz arituko dira.
Saioa bukatu aurretik, kontrabandistek egiten zuten bidea lotuz osatu duten mendi ibilbideari buruzko xehetasunak emango dituzte.