Udan Blai
Eguerdiko 12:00etatik aurrera
Andre Mari Zuriaren jaietan ligatzeko gida liburuarekin 'Blai!'
Euskadi Irratia
Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitaruan ere murgilduko dira. Peio Zabalaren eskutik jakinen dituzte ekitaldi denak.
-
Andre Mari Zuriaren jaiak. Argazkia: EITB
Lau hizkuntzatan ligatzeko esaldi tipikoen alternatiba proposatzen duen gida liburua ezagutuko dute 'Udan Blai' saioan. Hiriko txosnen batzordeak egindako proposamena izan da.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitaruan ere murgilduko dira. Peio Zabalaren eskutik jakinen dituzte ekitaldi denak.
Arrasate zoo, maskoten hotelean sartuko dira gero. Opor garaian etxeko animaliak hartzen dituzten hotela da. Barrutik ezagutuko dute Itziar Arangurenen lan taldekoek.
Era berean, uda, ingelesa ikasteko probesten ari dira Blaikoak. Amaia irakaslea izango dute asteartero bezala lekzioa ematen. Gaur hotelak erreserbatzeko garaian kontutan hartu beharrko hiztegiaz hitz egingo die.
Bukatzeko uda etxetik gertu pasa behar dutenentzat txangoa proposatuko diete Argiako Ihesi atarikoek. Aste honetan Lekeitiotik abiatu eta kostaldean bueltatxoa emango dute.
Eta lehiaketa! Zuk zein kanturi aldatu diozu letra?
Umoreari ere tartea eginen diote Blai saioan. Pagadikeriak, Mikel Pagadiren ranking onenak gogora ekarriz.
Eta gainera, zozketak, umorea, sariak…
Udan Blai saioa 12etan egunero Euskadi Irratian.