Itxi

Amarauna

Larunbatean 'Amarauna'n

Donostiako Piratek 10 urteko bidea egin dute

Euskadi Irratia

Donostiako Piratek botako dute aurtengo kainoikada eta horren aitzakian 10 urteko bideaz hitz egingo dute Amaraunean.

  • Donostiako piratak. Argazkia: EITB

Aratz Trezet Donostiako Piraten bozeramailea da eta berak azalduko du 10 urte hauetan Piraten kolektiboa nola indartzen eta herrian sustraitzen joan den.

Jon Bagues, Eresbil, Musikaren Euskal artxiboko zuzendaria izango da saioko beste gonbidatu bat. Iñaki Martinez de Alvenizek, Sinnergiak enpresako soziologoak, gizarte harremanak eta kuadrillak gurean duen garrantziaz gogoeta egingo du.

Maialen Marzolek, Bartzelonako lurrindegi ezagunenetara eramango ditu Amarauneko entzuleak.

Saioaren hondarrean, Donostiako irudiak jasota dauden film eta dokumentalen aukeraketa egingo du Ion Lopezek, Euskadiko Filmategiko Kontserbazio alorreko zuzendariak.